laguna

Paisaia Enogastronomikoa - Queiles ibarreko olibondo, baratze eta mahatsondoen artean

Cascante
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 17.5 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 80.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Ibilbide zirkular honek Cascante, Tulebras, Barillas eta Murchante lotzen ditu. Bide erosoak aurkituko ditugu mahatsondo eta olibondoen artean, bai eta bidezidor estuak ere ureztalurretako baratze eta ubideen ondoan. Klima mediterraneoari esker, toki paregabea da lehorreko laboreetarako. Hala, ardoa eta olioa dira Queiles ibarreko produktu nagusiak. Queiles ibaiak eta Lodosako ubideak ureztatutako labore lurrak ibarrean barna hedatzen dira, paisaia aberastuz eta eskaintza gastronomikoa handituz ospe handiko produktuekin, hala nola Nafarroako zainzuria, orburua, borraja edo kardua.

 

Naturan jarraitzera animatzen zara?