Vista de parte del pueblo de Aibar y campos

Paisaia enogastronomikoa - Pozo de las Hiedras, Oibarko oasia

Aibar
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Senderista
Distantzia 7.0 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 130.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Oibarko ibarra, Erdi Aroko ondarearen gordeleku, hainbat erreka eta arroilek zeharkatzen dute, bertako lurrak nekazaritzako alor emankor bilakatuz. Hala, zerealak eta mahatsondoak nagusitzen dira paisaian, mendi eta muinoetako magalak estaltzen dituzten baso mediterraneoekin kontrastatuz. Ibilbide hau (SL-NA 186) paisaia horien guztien lagin txiki bat da.

Ikuztegitik abiatzen da, mahastiak, larreak eta La Bizkaia hariztia zeharkatzen ditu eta huntzez inguratutako putzu natural batera iristen da. Duela gutxira arte, herritarrak putzu horretara joaten ziren udan freskatzera. Hortik gertu dago Nevera de La Bizkaia izeneko elur zulo erraldoia; "munduko ardorik freskoena" gordetzeko balio zuen.

Naturan jarraitzera animatzen zara?