panel del sendero, detrás el pueblo y campos

Gatzagen Bidea

Valtierra
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 3.46 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 141.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Bidea Valtierrako antzinako gatzagen sakanetan barrena doa. Behatoki bat dago helmugan, Erribera eta Moncayoren bista ederrak dituena. Erraketa-formakoa, zailtasun ertainekoa da. Tarte estu eta maldatsuak ditu (eskubandak daude), eta 2022ko sutearen ondoren ingurunea nola birsortu den erakusten du.

Bidea Valtierrako goialdean hasten da, udal-igerilekuen ondoko jolas-gunean. Aparkalekua dago, eta hasiera-panela ere. Sakan estu baten hondoan gora
joango gara. Lurpeko galeria baten ondotik —gatza erauzteko zen eta itxita dago egun— igaro eta lepo bateraino iritsiko gara. Bidegurutzean, eskuinetara joko dugu. Sakan batean behera joango gara orain, pinudien artean. Malda handia dago, baina eskubandak daude.

Hezegune txiki bat igarota, beste galeria baten ondotik igotzen da —irekita dago— gailur-lerro bateraino. Behin gailurrean, Valtierra, Erribera eta, oskarbi badago, Moncayo ikusten dira. Jaitsiera labur batek joaneko bidera eramango gaitu, eta handik, hasieraraino.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?