Cruces de piedra y al fondo el pueblo

La Aurita eta Lifuentes iturriak

Cáseda
Zangozerria eta Pirinioaurrea (Irunberriko eta Arbaiungo arroilak)
Ruta Senderista
Distantzia 7.14 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 236.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Kaseda urez hornitzen duten iturrietara eramango gaitu bidexkak, mahats, olibondo eta almendrondoen artean, landaredi trinkoko sakanetan barrena.

Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan hasten da bidea. Aparkaleku txiki bat dago, eta informazio-panela. Zementuzko bide batetik, Kalbarioaren ermitara iritsiko gara. Bonelli arranoari buruzko informazio-panel bat dago. Aurrera jarraitu, almendrondoen artean, eta bidegurutze bateraino iritsiko gara, mahai panoramiko baten ondoan. Bide batek iturri batera darama, eta besteak, bestera.

Lifuentes iturrira joateko, nekazaritzako bide batetik jaitsi eta bidexka estu-estu batetik jarraitzen da (bidea ez dago oso garbi). Bidegurutzera itzulita, La Aurita iturrira (sakan-eremu batean dago) doan adarra hartuko dugu. Ibarrako kukurutxua ikusiko dugu bidean. Bide beretik itzuliko gara Kasedara.
Litekeena da iturriak urik gabe egotea. Abuztutik otsailera, basurde-uxaldiak egiten dira.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?