Manantial de Arteta

Uraren bidea

Zizur Mayor
Estellerria (Urederra), Iruña eta Iruñerria
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 105.5 km
Zailtasun-maila Alta
Desnibela 1934.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Ibaien ibilguak, iturburuak eta urtegia Iruñerriak baliabide horiek esploratzeko aukera ematen dizu. Uraren bidea da, Nafarroako zikloturismoaren eremu aipagarrienetako bat. Izan ere, bere mendateak eta errepideak ezin kontatuzko entrenamendu-orduen agertokia izan dira, baita hamaika kirol-norgehiagokarena ere. 

Zizur Nagusitik abiatuta, Arga ibaiak Iruña atzean utzita egiten duen bideari jarraituko diogu. Lehen mendatea dator orduan, Etxaurikoa, 6,6 km luze eta % 6,5eko batez besteko pendizarekin. Gailurra igota, Goñerrira joko dugu. Mendate eder bat dugu aurrean, 10 kilometrokoa eta % 4ko pendizarekin, gutxi gorabehera. Arteta eta Errezuko iturburuak daude inguru horretan. Guk, aldiz, Allozko urtegirantz joko dugu. Bere inguruan dauden errepideak aldapa txikiz beteta daude. Girgillaoko mendatea dator jarraian, guztietan errazena. Jaitsiera, azkena, Beraskoainerantz doa. Iritsi baino lehen, zubi batetik igaro behar da. Handik, Arraitza, Paternain eta, azkenik, Zizur Nagusia atzetik utzi behar dugu Iruñera iritsi aurretik.

 

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?