vista de Genevilla

Bargota Kodesko itzulia

Bargota
Estellerria (Urederra)
Ruta Ciclista
Categoria Ciclista Errepideko bizikleta
Distantzia 79.09 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela 1234.0 m
Ibilbide-mota Zirkularra

Kodes mendilerroaren mendiak, Nafarroako mendebaldean, bikainak dira zikloturismorako, lasai-lasaiak direlako eta bide anitz egiteko aukera ematen dutelako. Proposamen honek inguruko toki ikonikoetako batzuk hartzen ditu, hala nola Bargota, Kodesko santutegia eta Viana, eta aldameneko probintzian sartzen da, Araban, Santikurutze Kanpezu zeharkatzen baitu.

Hiru mendate igoko ditugu bidean: Kodesko santutegia, izen bereko mendilerroan, Genevilla eta Aras. Kodeskoa gaindituta, hormigoizko pista polit bat hartuko dugu, Nazarreraino eramango gaituena.

Bidearen hasiera eta amaiera bat datoz Donejakue bidearekin. Goza ezazu, beraz, milurteko bide horrek eskaintzen duen giro multikulturalaz, batez ere Torres del Río, Sansol eta Viana herrietan.

Powered by Wikiloc

Naturan jarraitzera animatzen zara?