castillo de Cortes

Ebroko Bidea: Cortes-Tutera

Cortes
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 25.17 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 30.0 m
Ibilbide-mota Lineala

Mallénera ailegatu arte, eta, handik, Cortes aldera jotzen du; herri horretan, XII. mendeko gaztelu bat izango dugu zain,  Nafarroako zenbait erregeren bizilekua izan zena eta Erresumako gotorleku nagusietako bat. Ez galdu kanpoaldean dagoen udal-parkea. Ahateez, antzarez eta beltxargez gain, xake erraldoi bat aurkituko duzu.

Errege Ubidearen urei jarraituz, Ribaforadaraino ailegatuko zara; han, XVI. Mendeko eliza mozarabiar bat ikusteko aukera izango duzu. Bost kilometro aurrerago, Fontellasko “El Bocal” aurkituko dugu. Paraje hori edertasun natural handikoa da, eta Karlos V.aren jauregiak han du kokalekua. “El Bocal” natura-ingurune ederrean, Erriberako ibai-basoaren paisaia tipikoaz gozatu ahal izango dugu, baita jauregiaren inguruko lorategi ederrez ere.

Bake- eta lasaitasun-oasi hori utzi eta Tutera aldera jo, trenbideari jarraituz. Erriberako hiriburura ailegatu eta gero, galdu zaitez hango kaleetan eta disfrutatu hangomestizajeaz eta erakargarritasun handienez, hala nola: Santa Maria katedrala, 1180. urtean eraikia antzinako meskita baten gainean; Dekano jauregia (XVI. mendea); Udaletxea; Magdalena eliza erromanikoa; eta jatorri zaharreko beste zenbait eraikin, esaterako, Almirantearen etxea, Uharteko markesaren etxea, Castel Ruiz kulturazentroa, Muñoz Sola museoa edo Monreal do-rrea. Aprobetxatu etaparen bukaera ongi merezitako atsedena hartzeko eta barazkimenestra edo beste plater izarretakoren bat (orburuak, kardoa, zainzuriak, borraja edo kukuluak, besteak beste) dastatzeko.

 

Powered by Wikiloc