locomotora de un tren en Castejón

Ebroko Bidea: Tutera-Alfaro

Tudela
Nafarroako Erribera (Errege Bardea)
Ruta Senderista
Distantzia 25.82 km
Zailtasun-maila Baja
Desnibela 61.0 m
Ibilbide-mota Lineala


Tuteratik, Ebroko zubia zeharkatuz ateratzen da; Erdi Arokoa da zubia, 17 arkukoa, eta, seguru asko, aurretik zegoen eraikin musulmanaren gainean egin zen.

Jarraitu hori koloreko geziei eta ekin berriz bideari. Lehenbiziko kilometroak zolatutako bide batean barna egingo ditugu, baina, hortik aurrera, lurrezko bidexka bat izango dugu Castejóneraino. Herri horrek lotura handia du trenarekin. Trenbide-garraioarekin lotutako makinak eta objektuak biltzen dituen museo bat dago herrian; horien artean, badu miniaturazko maketa bat, 1930eko geltokia irudikatzen duena; horrez gain, badaude inguru hartan aurreko garaietan bizi izandakoen tresnak eta objektuak, besteak beste Burdin Aroko asko.

Bost kilometroz aurrera eginez gero, Errioxako Alfaro herria aurkituko duzu.

 

Powered by Wikiloc