mochila con concha de peregrino

Frantziako Donejakue Bidea

Luzaide/Valcarlos
Nafarroako Pirinioak (Roncesvalles - Irati - Roncal), Estellerria (Urederra), Iruña eta Iruñerria, Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea
Ruta Senderista
Distantzia 160.0 km
Zailtasun-maila Media
Desnibela -
Ibilbide-mota Lineala
GPX DESKARGATU

Biderik ezagunena Pirinioetatik sar-tzen da Luzaiden barna, Orreagara ailegatu baino kilometro batzuk lehenago. Zein dira erakargarritasun handienak?

Bidean zehar, besteak beste, Orreagako kolejiata aurkituko dugu, Pirinioetatik Erdialderaino ageri diren pasaia ikusgarriak, Iruña eta bideko monumentu artistiko nabarmenetako ba-tzuk ere.

Paisaia pausoz pauso aldatuz joaten da. Pirinioetako basoetan ekingo diogu ibilbideari, pago eta haritzen artean, soro berdeen artean, eta teilatu puntadun etxeak dituzten han-hemenkako herritxoetan barna. Iruñerriak aldatu egiten digu ikuspegia, eta, Erdialdean zehar au-rrera egin ahala, soroak zerealez, mahastiz, olibondoz eta arbendolondoz betez joango dira. Ibilbideak ahantziko ez dituzun monumentuak erakutsiko dizkizu: Iruñeko elizak eta katedrala, Garesko zubia, Lizarrako San Pedro Ruakoa, Torres del Ríoko Hilobi Santua eta Vianako harresiak.

Zatiak

9.05 km

Frantziako bidea: Donibane Garazitik-Orreagara

01

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
9.05 km
Desnibela
229.0 m
Zailtasun-maila
Alta

Donibane Garazi (Ostabatetik hurbil) dugu abiapuntua; hantxe egiten dute bat Donejakue bideko hiru ibilbide handik. Donibane Garazi hiriari buruz gauza asko entzuna nituen, baina nire aurreiritzi guztiak gainditu ditu. Ibilbidea abiatu baino lehen, merezi du hango zitadela, gaztelua edo eliza gotikoa bisitatzea. Erakargarritasun handi horiek ikusitakoan,
Espainiako kaletik (rue d’ Espagne) atera beharko duzu herritik, Espainiako portaleraino (Porte d’Espagne) ailegatu arte.

Puntu honetan, “Napoleonen Ibilbidea” gogorrena hasten da, mendian barna igarotzen delako; Honto auzora eramango zaitu; Bentarteako eta Lepoeder lepoak pasatu eta Ibañetako gaineraino ailegatuko zara; eta, handik, modu zorabiagarrian jaitsiko zara Orreagaraino, basoan barna.

Bi aukera ditugu etapa hau egiteko, baina horietako bat gomendagarriagoa da eguraldi txarra egiten badu edo asko sufritu nahi ez badugu: Luzaiden barna pasatzen dena. Gainera, azaroaren 1etik martxoaren 31 arte nahitaez erabili behar da ibilbide hori.

peregrino delante de una caseta de piedra en el collado de Lepoeder
16.57 km

Frantziako Bidea: Luzaide-Orreaga

02

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
16.57 km
Desnibela
908.0 m
Zailtasun-maila
Media

Luzaidetik aurrera, tarte gogor samarrak aurkituko dituzu. Bidea gaztainondoen, urkien eta hurritzen artean igotzen da; erreken eta belardien ondotik igaro eta Ibañetako gainera eramaten duen pago-baso bat zeharkatzen du. Gain horretan gertatu omen zen Errolanen kantuan jaso zen gertakaria, Orreagako gudua, alegia. 

Ibañetako gainetik jaitsiko gara ibar batetik Orreagaraino, hau da, gure azken helmugaraino, edertasun handiko bidezidor bat igarota. Erlijiogune garrantzitsu horretan, benetako bitxiak aurki ditzakegu. Andre Maria kolejiata nabarmentzen da; erro-mesentzako ospitalea izan zen garai batean, eta
han gordetzen dira Antso VII.a Azkarraren gorpuzkiak.

vista del pueblo de Luzaide/Valcarlos
21.65 km

Frantziako Donejakue Bidea: Orreaga-Zubiri

03

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
21.65 km
Desnibela
318.0 m
Zailtasun-maila
Media

Lehen kilometroetan, errepidearen (N-135) paraleloa den bide batetik doa eta “Sorginaritzaga” basoa igarotzen du.

Auritz da bidean topatuko dugun lehen herria. Herri eder hori Interes Kulturaleko Ondasuna izendatua da eta bi edo lau isurbideko teilatu puntadun etxetzarrek osatzen dute. Bideak San Nikolas karrikan barna gurutzatzen du herrigunea, errepide nagusianzehar.  

San Nikolas eliza igarotakoan, bideari segitu eta Urrobi erreka gurutzatuko dugu egurrezko zubi batetik. Pasaiak arrituta utziko zaitu bere belardi handiekin, basotxoekin eta errekastoekin; azken horiek harrizko pasaguneetatik gurutzatu beharko dituzu.
 
Aprobetxatu atzera begiratzeko eta Pirinioetako ikuspegi ikaragarriez gozatzeko. Zenbait kilometroz ibili eta malda bat edo beste igaro eta gero, Aurizberriko teilatu gorri eta inklinatuak begiztatuko dituzu.

Zailtasunak oraintxe hasiko dira. Pirinioak atzean utzi ahala, maldak eta pendoitzak hasten dira. Mezkirizko gaina (920 metro) da horietako lehena.
Sartu baso-ingurura eta utzi alde batera Mendateko benta; garai batean, ostatua izan zen, baina, gaur egun, hondakinak bakarrik geldi-tzen dira. Zorionez, hemendik aurrera zati guztia maldan behera da, baina kontuz ibili behar da harri solteekin.

Bidearen bukaeran, Zubiriko zubi ospetsua izango duzu zain. “Errabiaren zubia” deitzen zitzaion, uste baitzuten azpitik pasatzen ziren animaliei errabia sendatzen zitzaiela.

 

Dos peregrinos cruzando el puente de Zubiri
20.26 km

Frantziako Donejakue Bidea: Zubiri-Iruña

04

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
20.26 km
Desnibela
220.0 m
Zailtasun-maila
Media

Etapa hau Errabiaren zubian hasten da, eta gurutzatu beharko duzu Zubiriko industrialdea zeharkatzeko. Zolatutako pista batek bi herri txikitaraino eramango zaitu: Ilarratz eta Ezkirotz. Bi kilometro aurrerago, Larrasoañak ematen digu ongietorria. Donejakue bideak Akerretaraino jarraitzen du. Abiatu Zuriain aldera, eta, seinaleei jarraituz, jo Irotz aldera. Hantxe aurkituko duzu Iturgaitzeko zubi erromanikoa (XII. mendea). Kasu eman seinaleei, puntu honetan bertan bidea bitan banatzen baita. Arre/Atarrabia/Iruña markatzen duena hartu behar da eta Iruñerriko Ibai Parkera eramango zaitu.

Askaldegien gune bat eta Iruñeko Ingurabidea lur azpiko pasabide batetik (Ekialdekoa) zeharkatu eta gero, Arreko Hirutasuneko ermita eta haren zubia (ustez jatorri erromatarrekoa) topatuko dituzu.

Donejakue bideak Atarrabiako kale Nagusitik aurrera egiten du. Segitu Burlatako Kale Nagusitik, N-121 errepideraino Gurutzatu ezazu. Ez galdu zoladuran dauden seinaleen arrastoa. Burlatako bidera eramango zaituzte, eta, gero, Iruñera, bidearen lehengo hirira. Zuhaitzak ditu pasealekuak hasieran. Gero, Magdelanako zubiraino eramango zaituen errepide estuaren bazterbidetik joan beharko duzu. Zeharkatu antzinako gotorlekuak eta sartu Iruñeko alde zaharrera Frantziako portaleko zubi altxagarritik. 1553koa da harribitxi tiki hori, eta osorik du jatorriko egitura.

 

fachada de la catedral de Pamplona
23.75 km

Frantziako Donejakue Bidea: Iruña-Gares

05

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
23.75 km
Desnibela
405.0 m
Zailtasun-maila
Media

Bidea Iruñeko alde zaharreko kaleetatik abiatzen da. Andre Maria katedrala bisitatu eta Mercaderes eta Estafeta kaleek bat egiten duten tokira iritsi ondoren, Udaletxe plazara eramango zaitu bideak. Handik, San Saturnino kalera iritsiko zara. Sartu izen bereko eliza erromaniko ederrera. Kondestablearen jauregia Kale Nagusiaren hasiera da. Kale horretan, Ultreia-Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa dago. Handik, Taconera parkerantz, joan Pio XII.a etorbidetik eta Gaztelugibelera iritsiko zara. Benetako gerriko berdea da, Ziudadelaren inguruan.

Berdegunea alde batera utzi, eta Fuente del Hierro kalera eramango zaituzte seinaleek. Aldapan behera, Nafarroako Unibertsitateraino iritsiko zara. Bide zolatu batek Zizur Txikiraino eramango zaitu, aldapan gora oraingoan. Erdi Aroko hainbat altxor aurkituko dituzu han, hala nola San Migel eta San Emeterio eliza erroman. Herria atzean utzi, eta landazabalean murgilduko gara, zereal-soroak lagun. Zerumugan, goi-goian, Erreniegako parke eolikoaren
haize-errotek markatzen dizute bidea. 2 kilometro ibili beharko dituzu maldan gora Zarikiegira iritsi aurretik. Aldapa igo ahala, aerosorgailuen hegal itzelak bueltaka antzemango dituzu buruaren gainetik. Erreniegako gainera iritsita, kendu motxila bizkarretik, jan zerbait eta egin argazkiren bat Donejakue bidearen monumentuan (1996). Aro desberdinetako hainbat erromes irudikatzen ditu, haize-erroten lerroarekin bat egiten dutenak. Zur eta lur utziko zaitu Iruñerriaren eta Erdialdearen gaineko panoramikak.

Bide zabal eta harritsu-harritsu batek eramango zaitu beherantz. Hiru kilometro aurrerago, Uterga dago, Izarbeibarko lehen herria. Hurrengo herria Muruzabal da, txikia, zereal-soroek, almendrondoek eta mahastiek inguratua. Indarrik baduzu oraindik, egin ahalegina eta desbideratu Eunateko eliza erromanikora. Sei kilometro dira, baina merezi du. Aldapa bat igarota, Obanosera iritsiko zara.

Joan Obanosko atearen arku zorrotzaren azpitik, eta jarraitu maldan behera, Arrizabalaga-Gares errepideraino. Handik, Robo ibaiak bustitako baratzeen ertzetik eramango zaitu bideak. Ostalaritza-establezimenduek Garesen sartzen ari zarela adieraziko dute. Donejakue bidearen bi adar nagusiak batzen dira Erdi Aroko herri horretan, zeinaren multzo historikoa kultura-intereseko ondasun izendatu baitute. Erromesaren omenezko monumentua ere badu herriak.

 

Monumento al Camino en el alto del Perdón
25.52 km

Frantziako Donejakue Bidea: Gares-Lizarra

06

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
25.52 km
Desnibela
404.0 m
Zailtasun-maila
Media

Garesen, Gurutzearen kalean hasten da ibilbidea. Eliza eta sanjuandarren komentua lotzen dituen arkuaren azpitik pasatu, eta gurutzatu errepidea, Kale Nagusi luze eta dotorera sartzeko. Zubiurrutiatik aterako gara Garesetik. Auzo horretan, Espiritu Santuaren Komendadoreen komentua dugu. Jarraitu kilometro pare batez, Arga ibaiari jarraituz, eta ekin iezaiozu gogoz A-12 Bideko Autobiaren ondoan bukatzen den maldari. Handik, Mañeru herria ikusi ahal izango duzu.

Mañeruko irteeran, mendi baten gainean eraikitako Erdi Aroko burgu bat ikusiko duzu. Zirauki da.

Ziraukitik atera eta milurteko harrien alfonbra batekin egingo duzu topo. Diotenez, Asturicara (oraingo Astorga) zihoan galtzadaren zati bat da. Bideak Salado ibaiaren ur-bazter aldera jotzen du, eta Allozko kanalaren biaduktuaren (1939) azpitik pasatutakoan iritsiko gara hara. Salado ibaiaren ur-bazterra utziko dugu, ojiba-arkuak dituen Erdi Aroko zubitik zeharkatuta, eta Lorkarainoko kilometro gogorrari ekingo diogu.

Kale horretatik jarraitu herriaren bukaerara ailegatu arte, eta hartu Villatuertara doan errepidetik hurbil dagoen bidea. Azken kilometroak etengabeko goiti eta beheitiak dira, Arga ibaia zeharkatzen duen zubira ailegatu arte. Gurutzatu eta berehala, bideak Lizarra (kultura-intereseko ondasun izendatua) monumentalaren jatorrira eramango zaitu, hots, Larrugileen kalera. Hantxe dago Hilobi Santua eliza.

 

puente de Puente la Reina
45.03 km

Frantziako Donejakue Bidea: Lizarra-Viana

07

Categoria Ciclista
N/A
Distantzia
45.03 km
Desnibela
688.0 m
Zailtasun-maila
Media

Lizarratik larrugileen kalea atzean utzi, eta zaharberritutako zubi erromanikotik joango zara. Rua de los pregrinos kalean sartuko zara orduan. Antzinako merkataritza-jarduera berreskuratzen ari da kalea, pixkanaka. San Martin plazara iritsiko zara. Txorroten iturri errenazentista dago han. Plazako jauregi barrokoan, herriko turismo-bulegoa dago. San Nikolas kalean, Nafarroako errege-erreginen antzinako jauregi erromanikoa dago, Gustavo de Maeztu pintore espresionistaren egoitza egun. San Pedro Ruakoa eliza ere kale horretan dago, toki berezi batean; klaustro erromanikoa du.

Egaren hiria atzean utzi eta berehala, Iratxeko monasterioa dago. Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko eraikuntzak ditu monumentu-multzoak. Monasterioaren ondoan dagoen iturria oso ospetsua da. Bi txorrota ditu erromesak aukeran: batak, ura ematen du, eta besteak, ardoa.
Iratxeko monasterioari agur esan, eta bitan banatzen da bidea: Villatuertatik bi adar daude: bata, Lizarratik pasatzen da, eta bestea, Iratxeko monasteriora eta Lukinera doa.

Donejakue bideak Azketa eta Villamayor de Monjardín zeharkatuko ditu. Donejakue bideak Villamayor de Monjardínerantz jotzen du. Bi kilometro ibilita, Urbiolako errepidearen bidegurutzearekin topo egingo duzu.

Kale Nagusitik sartuko zara Los Arcosera. Herrigunea Erdi Arokoa da. Antzinako erromes-ospitaleak aterpetxe modernoagoak dira gaur egun. Jarraitu San Maria plaza arkupeduneraino, eta bisitatu izen bereko eliza.

Utzi herria Gaztelako portaletik. Garaipenarkua ematen du, tokiaren iragan loriatsuaren adierazgarri garbi-garbia. Errepidea eta Odron ibaia zeharkatuta, nekazaritzapista bat hartu beharko duzu. Jarraitu seinaleei, Santsolgo errepideraino. Izen bereko herrira eramango zaitu errepideak. Aldapan behera, azkar-azkar, Torres del Ríoraino iritsiko zara. Herri atsegina da Torres del Río. Armarri apaingarridun etxetzar barrokoak erakusten ditu kale estuetan barna. Ez alde egin herriko beheko aldean dagoen harribitxia ezagutu gabe: Hilobi Sainduaren eliza. XII. mendeko tenplu oktogonal bat aurkituko duzu. Faro bat zen antzina erromesentzat Jerusalemgo basilika ogora dakarren tenplu hori. Barruan zaudela, altxatu burua eta utzi kalifa-jatorriko izar-gangak, Eunatekoaren antzekoak, lilura zaitzala. Elizatik, herriko goiko aldera jotzen du bideak, maldan gora, Poyoko Birjina ermitaraino.
Oso gorabeheratsuak dira hurrengo kilometroak, nekagarri-nekagarriak, baina merezi du ahaleginak, Viana.

 

fachada del ayuntamiento de Viana

Naturan jarraitzera animatzen zara?