Jakina da Nafarroan barna igarotzen dela Donejakue bidea, baina, horretaz gain, baditu beste hamaika bide eder ere. Horren erakusgarri dira naturan murgiltzera eramanen zaituzten milaka kilometro pista, bidezidor, bide berde eta xenda.
Hemengo bazterretan koloreak dira nagusi. Izan ere, paisaia oso desberdinak daude Nafarroan, bakoitza bere kolorearekin. Aberastasun handia dugu.
Eta gure lurraldearen beste abantailetako bat da ez duela inporta zenbateko esperientzia duzun edo zein den zure egoera fisikoa. Aukera handia duzu hemen, hasi familian egiteko ibilaldi atseginetatik eta Pirinioetako gailurretara igotzeraino. Hori bai, gehienez ere 2.000 metrora, hemengoak ez baitira hain mendi garaiak.
Beraz, ikusten duzunez, aukerak mugagabeak dira hemen. Ekarri zurekin batera familia, bikotekidea, lagunak, edo nahi duzuna. Eta mugak, jar ditzatela oinek.
¿Qué te vas a encontrar en esta página?
Nondik hasiko gara? Ezinbesteko bideak
Hemen dituzu ezinbesteko ibilbideei buruzko aplikazioa, webgunea eta liburuxka:
- Ezinbesteko bideak Nafarroako Turismoaren wikiloc-en: gure profilean aurkituko dituzu liburuxkako bide horiek berak eta besteren bat, beren mapak, trackak, profilak eta beste mendi-ibiltari batzuen iruzkinak barne.
- Ibilbideen liburuxka: 30 bide.
- Ezinbesteko ibilbideen app-a: 58 bide arreta bereziz hautatuak.
Zure natura-egarria asea geldituko da!
Nolako bideak aurkituko dituzun hemen
-
Bide berdeak
Bide berdeak
-
Ezinbesteko bidexkak
Ezinbesteko bidexkak
-
Arga ibaiaren parkea
Arga ibaiaren parkea
-
Donejakue bidea
Donejakue bidea
Nafarroako naturgunerik bikainenak ezagutzeko bideak
Ikus ditzagun Nafarroako txokorik ederrenetan barrena egiten ahal diren ibilaldiak.
Bide asko dituzu aukeran; hortaz, ibilbide ospetsuenak proposatuko dizkizugu, eta ondoren besteetarako sarbidea eman.
+ info1.Bidexkak Iruñetik hurbil
Hiriburuan bertan, harresien oinetik doan ibai-parke ederrean barrena ibiltzea gomendatzen dizugu, eta, handik 15 kilometrora, aukera ezin hobea historiazale eta txikientzat.
-
Argako ibai parkea Iruñean
Berez, ez da bide berde bat, baina hemen aipatzeko modukoa da.
Ia 35 kilometroko ibilbidea egiten du Iruñerrian barrena —horietatik 12 hiriburuan bertan— eta bidean zehar ikus daitezke baratzeak, zubiak, errotak eta inguruko etxaldeetako abereak.
Iruñerrian bazaude eta paseatzea gogoko baduzu, gustura ibiliko zara ibai bazterreko bide honetan.
Begiratu Argako parkea osoa -
Irulegi mendiko bidexka
Guztira 4 kilometro dira, aukerarik luzeena aukeratzen baduzu, eta asko dira ibilbideko erakargarritasunak:
. Errege-abelbide baten zati batean ibiliko zara
Irulegiri buruzko informazio gehiago
. Baso animatuak eta zurezko taila bitxiek zur eta lur utziko zaituzte aldi oro
. Graellsia isabellae tximeleta ikusgarriaren erreserba ezagutuko duzu
. XII. mendeko gaztelu baten aurriak eta Irulegiko Eskua aurkitu zuten Burdin Aroko herrixkaren aztarnak deskubrituko dituzu.
. Ikuspegi harrigarri batez gozatuko duzu gailurretik
2. Mendi-ibiliak Iratiko oihanean zehar
Abiapuntu nagusiak bi dira: Otsagabia (Zaraitzu) eta Orbaizeta (Aezkoa). Hona hemen bakoitzerako proposamenak:
-
Zaraitzutik
Ibilbidea Iratiko Etxeetatik hastea aukeratuz gero, bide honetatik hasten ahal zara:
-
Errekaidorra: paseo erraza eta liluragarria da, eta gainera bidean zehar hainbat museo-puntu daude, azaltzeko lehen nola ustiatzen zen oihana, eta ateratako zurarekin nola egiten ziren mastak, arraunak, altzariak edo egur-ikatza. Esan liteke aire zabaleko museo bat dela. Informazio gehiago wikiloc-en
Eta zure abiapuntua Irati-Abodiko Mendi Gunea bada, bide hau gomendatzen dizugu hasteko:
-
Gartxoten bidea: ia 12 kilometroko ibilbide zirkularra da, zailagoa, baina ibarraren eta mendi-tontorren panoramika ikusgarriak ditu. Izena Gartxot bardoaren elezaharretik datorkio. Informazio gehiago wikiloc-en
-
-
Aezkoatik
-
Paradisuak-Erlan: ibilbide zirkularra da eta denendako egokia, edozein dela ere norberaren maila. 5,5 kilometro inguru ditu, eta ez du ia maldarik. Irabiako urtegiko aparkalekutik hasten da, urtegiaren ikuspegi ederra ikusten dela. Bideak urtegiaren zati bat inguratzen du, eta oihanaren edertasunaz gozatzeko aukera aparta ematen du. Adi okilen soinuari, paseoari doinua jarriko baitiote. Informazio gehiago wikiloc-en
-
3. Orreaga zeharkatzen duten bideak
Orreaga kulturaren eta paisaiaren fusioa da.
Hango multzo arkitektonikoa zoragarria da transmititzen duen orekagatik, ingurunean osotara integratua baitago.
Edozein aldetara begiratuta ere, artea eta kolore berdea nonahi.
-
Basajaunberroko oihana
Ibilbide zirkular eta erraza da, ordubete baino gehixeagoan egiten dena, primerakoa familian egiteko. Kolegiatatik bertatik abiatzen da, eta nonahi ikus daitezkeen haritz eta pagoek are magia handiagoa ematen diote inguruari, non diotenez akelarreak egiten omen ziren. Azken zatia Donejakue bidea da, baina kontrako norabidean.
Ikus hemen wikiloc-eko ibilaldia
-
Kalonjeen bidea
Hauxe da kalonjeek kolegiatako hormetatik kanpo egiten ahal zuten ibilaldi bakarra. Multzo arkitektoniko osoaren ikuspegi ederra eskaintzen du; igarotzen da Errolanen iturritik, non -kondairaren arabera- zauritu zuten zalduna, eta Andre Mariaren iturritik, artzain batzuek Orreagako Andre Mariaren irudia aurkitu zuten lekua.
-
Ibañetako gainera igotzea
Zer iruditzen zaizu Donejakue bidearen zati bat egitea, baina alderantziz? Horixe da Ibañetako gainera igotzeko eta kolegiataren ikuspegi ederraz gozatzeko modurik egokiena. Beste aukera bat da Auritzeraino joan eta itzultzea.
-
Aurizko bunkerren ibilbidea
Historia maite baduzu, ibilbide horrek XX. mende gatazkatsuan kokatuko zaitu. Pirinioetako gailurretan ezarritako mugalerroari jarraituz, seinaleztatutako 3 xendatan barna aurkituko dituzu Espainiako Gerra Zibilean bertan planifikatutako lerro gotortuaren aztarnak.
Ikusi hemen ibilbideak
4. Baztan
Hona hemen antzinako ibar bat, non kondairak, natura eta folklorea bat diren. Harrigarriak dira hango lasaitasuna eta edertasuna; zure erritmora ezagutzeko aukera duzu bertako edozein bide hartuta.
Eta handik oso hurbil Zugarramurdi dago, sorginkeriaren aurkako prozesuengatik ezaguna, bai eta dituen leizeengatik ere; bada bide bat haietara joateko.
Izan ere, inguru horietan ez da deus ere falta.
-
Xorroxingo ur-jauzia
6,9 kilometroko ibilbide zirkularra, haurrekin joateko aproposa.
Etxe tradizionalak, harrizko zubiak, pagadiak eta gaztainondoak izanen dituzu bidean lagun, Xorroxingo ur-jauzira iritsi arte. Ur-jauzi bikaina, atseden hartzeko inguru ezin hobea.
Informazio gehiago wikiloc-en -
Pottoka urdinaren bidea
Ibilbide zirkularra, ia 35 kilometrokoa, mugaz gaindiko Xareta eskualdean barrena, zeinak 3 leize batzen baititu: Urdazubikoak, Zugarramurdikoa eta Sarakoa (Lapurdin). Ibilbide horri “kontrabandisten bidea” ere esaten zaio, eta harrietan margotutako pottoka urdin batek seinaleztatua dago. Ez izutu, Nafarroako zatia 12 kilometrokoa besterik ez da.
Informazio gehiago wikiloc-en
5. Bertizko Jaurerriko Natura Parkea
Bertizkoa oso natura parke ikusgarria da: lorategi historikoa du, art déco eraikuntzak eta naturaz gozatzeko beste hainbat aukera. Hango bidezidorrei segituta oihanean sartzeko aukera duzu, bikain kontserbatutako oihan atlantikora; txunditua geldituko zara hango biodibertsitatearekin.
Eta inguru horiek ongi ezagutzeko ibilbide bat proposatzen dizugu. Ez ahaztu jatekoa eta edatekoa eramatea, orduak azkar igarotzen baitira Bertizko Jaurerrian.
-
Iturburuko bidea
Erraz egiteko moduko ibilbidea da; ez da 6,5 kilometrora iristen, eta desnibela 182 metrokoa da. Bertizko pista nagusitik abiatzen da, eta bidean platano arruntak, haritzak eta pagoak ikusiko dituzu. Bukaeran ur-jauzi txiki bat dago, Suspiroko ur-jauzia deitua.
Artzaintzarekin eta ikazkintzarekin lotutako eraikinen arrastoak ere ikusiko dituzu, oihanaren erabilera tradizionalaren aztarnak.
-
Leurtzako urtegietako bidea
Bertiztik oso hurbil, sorpresa atsegin bat. Pagadiz inguratutako urtegiak; antzinako kondairetatik atereak dirudite. Ibilbide errazei esker inguruko usadioak, animaliak eta landareak ezagutzen ahal dira. Gainera, mahai eta aulkiak daudenez, naturgune hau oso egokia da familientzat.
Informazio gehiago wikiloc-en
6. Errege Bardeako Natura Parkea
Oso ingurune berezia da, basamortu batean baitzaude Pirinioetatik 120 kilometro baino gutxiagora. Pentsatzen ahal duzunez, hemen ez dizugu hitz eginen oihan trinkoez edo ur gardeneko errekez.
Hemen natura bestelakoa da. Idorra, gorria. Eta ikaragarri misteriotsua. Hiru bide ditu oinez ibiltzeko; ezagunenen laburpen bat eginen dizugu.
-
Castildetierrako tontorra eta Las Cortinasko sakana
Aisa egiten da; kilometro bat pasatxo du eta dena zelaia da. Hori bai, eraman ura eta txanoa, hemen eguzkiak gogor jotzen baitu. Zer ikusiko duzun: ingurune basatiak, ilargiko paisaiaren gisako formazio zoragarriak, eta mugarik gabeko eremu zabala.
Informazio gehiago wikiloc-en -
Frailerako bidea
Bardea Beltza basamortuko Fraile tontorrera igotzen da bide hau. Erdi Aroko gotorleku baten aztarnak ikusiko ditugu, eta paisaia liluragarriez gozatuko dugu.
Informazio gehiago wikiloc-en
7. Urbasa-Andia parke naturala
Urbasa eta Andia mendilerroek mendigune karstiko bat osatzen dute, 1.000 metroko altueran kokatua. Bertan, oihanak nahiz abereak bazkatzeko larreak tartekatzen dira, paisaia zoragarria osatuz. Mendetan zehar hor ibili dira ehiztariak, artzainak, egurketariak eta ikazkinak; gaur egun, baditu hainbat bide eta xenda inguru horiez gozatzeko. Bide horietako bat da Nafarroako ibilbiderik ezagunena agian –egia esan, mendilerroaren magalean dago–; bai, asmatu duzu, Urederraren iturburua.
Baina badira gehiago ere...
-
Urederraren iturburua
Urbasa-Andia parke naturaleko mendigune karstikoan sortutako akuiferoaren irteera naturala da. Bideak 6 km pasatxo ditu (joan eta etorri), eta turkesa koloreko errekari jarraitzen dio (bai bai, turkesa). Errekaren putzu eta ur-jauzi txikiak ikusi ahala, txunditua geldituko zara.
Iturburuari buruzko argibide gehiago -
Mendizaleen ibilbidea
Ziur aski, Urederraren iturburua jada ezagutzen duzunez, oihan betean dagoen beste ibilbide batez mintzatuko gara.
Ingurune magikoa da: 20 metro baino gehiagoko pagoak daude han, eta forma bitxiak dituzten beste batzuk ere bai –agian urpeko ontzi bat, edo herensugea, edo onddo erraldoia–; horregatik esaten zaio “Urbasako pagadi liluragarria”.
Informazio gehiago wikiloc-en -
Ibilbideak Irantzuko lurretan
Urbasa-Andia mendien hegoaldean, Lizarratik oso gertu, Irantzuko lurrak daude. Espazioak jarduera erakargarriak eskaintzen dizkigu, hala nola gatzagak edo gaztandegiak bisitatzea, safariak zezen artean, ur-jarduerak Allozko urtegian, edo interes artistiko handiko lekuak, hala nola Irantzuko monasterioa. Eta, gainera, hogei bat bidexka, zailtasun txikikoak, Nafarroako Erdialdeko bazter eder hori lasai ezagutzeko.
Irantzuko lurretako bidezidorrak ezagutu nahi ditut
Aralarren barrena ibiltzeko bideak
Mendigune karstiko handia da Aralar, eta bertan ikus ditzakegu haran itxiak, muinoak, lapiazak, leizeak, larre berdeak eta pagadi zabalak. Euskal mito eta kondairen lurraldea da, eta aztarna megalitikoak ere ugariak dira. Trikuharriak eta harrespilak ikusiko dituzu, lurralde honetan jendea duela milaka urte bizi denaren lekuko.
-
Larraunen iturburua Iribas: Iribasko iturburuak ezagutzeko ibilaldi erosoa. Bidean zehar errekak eta landarediak osatutako txoko ederrak ikusiko dituzu. Aralarren, kareharrizkoa baita, ura iragazten da, eta emaitza magiko hau eskaintzen digu. Ibilbidea zirkularra da, eta bi iturburu ikusteko aukera ematen digu: Aitzarreta, Ertzilla errekaren sorburua, eta Basakaitz, Larraun erreka sortzen den lekua. Ikus hemen wikiloc-eko ibilaldia
Mendi-ibiliak Erronkaribar-Belaguan
Nafarroako Pirinioetako beste eremu bikain bat. Ingurune menditsua da, eta nagusi dira pagoak, izeiak, pinuak eta haritzak.
Ibar ezin hobea da mendi-ibiliak familian egiteko, mota guztietako jendearentzat egokiak diren bidezidor ugari baititu. Eta horietako batzuez mintzatuko gara.
-
Artikomendia: 10,5 kilometroko ibilbidea, hiru geldialdi interesgarri egiteko aukera ematen duena: Ibonaren haitzuloa, Belabarzeko ur-jauzia eta estilo erromanikoko hainbat zubi.
-
Zemetoko bidea: 4,5 kilometroko ibilbide zirkularra da, eta Belaguako aterpetik hasten da. Eremu karstikoaren eta larre handien arteko kontrasteaz gozatzeko aukera ematen du. Eta begiratokira iritsitakoan, ikuspegia bikaina da.
-
Dronda-Bagomalta: ibilbide zirkularra da, erraz eta familiarekin egiteko modukoa. 5 km inguru ditu, eta aukera emanen dizu Belaguako oihanaz gozatzeko.
Haritz arteko bideak
Zuhaitz ederrak dira, batzuk ehunka urtekoak eta beste batzuk milatik gorakoak. Haritz batzuek forma bitxiak hartu dituzte, eta beste batzuk berriz ikaragarri handiak dira; aho zabalik utziko zaituzte. Hona gure gomendioak:
-
Orgiko oihana, Ultzaman.
-
Jauntsarasko haritz handiak, Basaburuan.
-
Etxarri Aranazko milaka urteko haritzak eta trikuharrien bidea
Ibai-ibilbideak Erriberagoienean
Kontraste handiko lurraldea da Nafarroako Erribera. Kilometro gutxi batzutan hala Errege Bardeako paisaia erdibasamortukoa nola gure hiru ibai handietako ibaiertzak eta ibar-basoak ezagutuko dituzu: Ebro, Aragoi eta Arga.
Hautatutako bidexka horietan, talaia eta begiratoki ederrak, harkaitz bitxiak, harrobi erromatarrak edo duela 22 milioi urteko egitura geologikoak ere ikusiko dituzu. Eta zuk ibilaldi nordikoa egin nahi baduzu, bi zentro dituzu eremu horretan, hainbat ibilbide proposatzen dituztenak.
Aragoi, Milagron bat egiten duena Ebrorekin, Arga, ibarbaso eta sakan ikusgarriak dituena, eta Ebro, bista ikusgarriak dituena Tetonesko ibar-basotik edo Tuterako Santa Barbarako muinotik.
Ibilaldi erosoak daude han, ongi seinaleztatuak, aukera paregabea ingurunea, landaretza eta ibai-inguruneei lotutako fauna anitza interpretatzeko.
Erraz eta gozatuz egiteko beste ibilbide batzuk
Nafarroako mendi-ibilien atala osatzeko, azken proposamen batzuk eginen ditugu, familian, lagunekin edo bakarka ongi pasatzeko aproposak.
Hona hemen gure proposamenak:
OTRA FORMA DE CAMINAR
Nafarroan ibilketa nordikoa egiteko zentroak
Ibilketa nordikoa modan dago eta indarra hartu du Nafarroan. Baina jarduera hau bi makilekin ibiltzea baino askoz gehiago da... Ibilketa nordikoa bizimodu bat da, egokia bidaiatu eta aldi berean euren burua zaindu nahi dutenentzat.
Mota honetako mendi-ibiliak eginda, gorputz osoa mugitu eta, bide nabar, gure lurraldearen historia eta kultura- eta paisaia-ondare aberatsa ezagutuko dituzu.
Zentro bakoitzak hainbat ibilbide ditu, zein den norberaren maila. Bide berdeak eta urdinak hasiberriendako dira, eta gorriak eta beltzak teknika menderatzen dutenentzat.
-
Xabierko ibilketa nordikoko zentroa: gozatu ibilketa nordikoaz Xabierko gaztelua abiapuntu hartuta, Leireko mendilerroa atzealdean dela.
-
Bizkaiko ibilketa nordikoko zentroa: Izko mendilerroaren, soroen eta mahastien artetik igarotzen diren bideak, Oibar, Zare eta Leatxe udalerrien inguruan.
-
Kaparretako ibilketa nordikoko zentroa: Galipentzu eta Kasedaren arteko ibilbideak, Kaparretako natura-erreserba zeharkatzen dutenak.
-
“Santa Agata” ibilketa nordikoko zentroa: historia duten bideak, mila urtetik gorako baselizak, Santa Criz aztarnategiko arrastoak, Lerga, Eslaba eta Ageza herriak eta mahastiz jositako paisaiak.
-
Tebas-Muru Artederreta Nordic Walking zentroa: ibilbide bat, ikusteko XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako errege-erreginen bizitoki izan zen Tebasko gazteluaren aurriak eta Alaitz mendilerroko harrobiak. Gainera, bertsio luzearekin ausartzen bazara, hurbileko beste herri batzuetara iritsiko zara: Gerendiain eta Untzue.
-
Imotz Nordic Walking zentroa: ibilbide horrekin Etxaleku, Zarrantz, Eraso eta Oskotz herri politak ikusiko dituzu, eta baso hostotsuetan barrena ibiliko zara, Plazaola bide berdean ere bide-tarteak partekatuz.
-
Arguedas Nordic Walking zentroa: Herri honetako jauregiak eta eraikin erlijiosoak ezagutuko dituzu, Errege Bardeetako Parke Naturalerako sarrera direnak. Harritu zaitez haitzulo trogloditekin, eta ez galdu el Balconico de los Moros, Ebroko haranaren gaineko bista panoramikoak dituena.
-
Azagrako Nordic Walking Zentroa: 5 ibilbide Azagran eta haren inguruan. Mahasti eta baso artean ibiliko zara begiratokira iritsi arte. Ebro ibaia izango duzu bidaide ibilbidean, eta floraz eta faunaz gozatuko duzu haren ibarrean.
Animatuko zara?
Animatuko zara? Ibil zaitez Donejakue bidearen Nafarroako zatian
Ziur entzuna duzula Donejakue bidea Nafarroatik sartzen dela penintsulara. Bai, ezta?
Beno, agian hau ez duzu bidea osorik egiteko une egokia, baina zatiren bat eginen zenuke, ezta hala? Izan ere, jakin-mina duzu erromesak zer sentitzen ote duen. Tira, bada, hemen dituzu Donejakue bideko Nafarroako zatian ibiltzeko aukera guztiak. Beharbada gogoa piztuko zaizu eta hortxe joanen zara gaur edo bihar Santiagoraino.
Inaziotar bidea
Hau ere bide historikoa da, baina agian ez hain ezaguna. Inazio Loiolakoak 1522an, konbertsio espiritualaren ondoren, egin zuen bidaian oinarritzen da. Azpeititik abiatu zen, eta Kataluniako Manresa herriraino iritsi zen; handik Jerusalemerako itsasontzi bat hartzea zuen asmoa.
Bada, ibilbidea osatzen duten 27 etapetatik 2 Nafarroako erdialdetik eta hegoaldetik igarotzen dira, Genevilla, Lapoblación, Cortes eta Tuteratik igaroz, besteak beste. Bidea aipatu dizugu, agian Inazio erlijiosoak botak jantzi eta zorroa bizkarrean hartuta ateratzera inspiratuko zaituela eta...
Nafarroako etapetako hurrengo esteketan, ibilbidearen deskribapen labur bat aurkituko duzu, baita igarotzen diren herriak, ostatu hartzeko aukerak, mapak, track-ak eta horien ibilbidea wikiloc-en ere.
Ibilbide luzeak eta mendi garaietara igotzea
Naturako ibilbide gidatuak
Utzi tokiko profesionalei zu gidatzen, bidexka horiek eta askoz gehiago ezin hobeki ezagutzen baitituzte.
-
Ibilaldi gidatua Lokiz mendilerroan
01 ene - 31 dic
Ibilaldi gidatua Lokiz mendilerroan
-
Udako bisita gidatuak Baztan-Bidasoan
08 jul - 13 sep
Udako bisita gidatuak Baztan-Bidasoan
-
Bisitaldi gidatuak Bardean zehar
01 ene - 31 dic
Bisitaldi gidatuak Bardean zehar
Interesekoartikuluak
Udazkeneko 12 baso-bainu onenak Nafarroan
5 BIDEXKA URAREN ERTZEAN
Ezagutu Portupekolezeko arkua Urbasa-Andia parke naturalean
Gogoko dituzu bizikletaz ibiltzea eta abentura ere?
-
Bizikleta eta mendiko bizikleta Nafarroan
Bizikleta eta mendiko bizikleta Nafarroan
-
Turismo aktiboa naturan
Turismo aktiboa naturan