Mendi-ibiliak Nafarroan

Mendi-ibiliak Nafarroan

Ezagutu ezazu hamaika bide dituen erresumaren edertasuna 

Jakina da Nafarroan barna igarotzen dela Donejakue bidea, baina, horretaz gain, baditu beste hamaika bide eder ere. Horren erakusgarri dira naturan murgiltzera eramanen zaituzten milaka kilometro pista, bidezidor, bide berde eta xenda.

Hemengo bazterretan koloreak dira nagusi. Izan ere, paisaia oso desberdinak daude Nafarroan, bakoitza bere kolorearekin. Aberastasun handia dugu.

Eta gure lurraldearen beste abantailetako bat da ez duela inporta zenbateko esperientzia duzun edo zein den zure egoera fisikoa. Aukera handia duzu hemen, hasi familian egiteko ibilaldi atseginetatik eta Pirinioetako gailurretara igotzeraino. Hori bai, gehienez ere 2.000 metrora, hemengoak ez baitira hain mendi garaiak.

Beraz, ikusten duzunez, aukerak mugagabeak dira hemen. Ekarri zurekin batera familia, bikotekidea, lagunak, edo nahi duzuna. Eta mugak, jar ditzatela oinek.

Nondik hasiko gara? Liburuxka bat eta wikiloc-a

Ea, ikus dezagun; bi tresna dituzu aukeran. Hemen dituzu, batetik, informazio asko dakarren liburuxka bat, eta, bestetik, gure wikiloc-konturako esteka.

  •                Ibilbideen liburuxka: hogeita hamar bat ibilbide jasotzen ditu, kontu handiz hautatuak.

  •                Nafarroako turismoaren wikiloc-a: gure profilean aurkituko dituzu liburuxkako bide horiek berak eta besteren bat, beren mapak, trackak, profilak eta beste mendi-ibiltari batzuen iruzkinak barne.

Tipos de senderos que vas a encontrar en esta página

Los mejores senderos por nuestros "TOPS DE NATURALEZA" y además...

  • Camino Ignaciano

  • Ascensiones y Grandes Recorridos

  • Nordic Walking

Zailtasunik gabeko ibilaldiak: Bide berdeak eta Arga ibaiaren parkea

Zailtasunik gabeko ibilaldiak: Bide berdeak eta Arga ibaiaren parkea

Ibilbiderik errazenetatik hasiko gara, egokiak baitira adin eta egoera fisiko guztietarako. Gainera, bizikletaz ere egiten ahal dira. Motorrak berotzen... 3, 2, 1!

Has gaitezen.

  • Nafarroako bide berdeak

    Nafarroako bide berdeak

    Bide berdeei esker, inoiz baino errazagoa da xarmaz beteriko eremuetan barrena bidaiatzea, paseatzea edo deskonektatzea, egokituak baitaude.

    Ibilbide hauek trenbide estu zaharretan barrena joaten dira, historia darie, eta haietan ez dago ia zirkulaziorik; horrexegatik dira naturan murgiltzeko aukera erraz eta segurua. Natur bide hauek ezinago egokiak dira familientzat, mugikortasun urriko jendearentzat, adinekoentzat edo besterik gabe gauza xumeez gozatzen dakitenentzat.

    Murgildu zaitez landarediaren berdean; 5 bide berde dituzu aukeran Nafarroan.

    Begiratu hemen Nafarroako bide berdeak

    Consulta todas las vías verdes de Navarra
  • Arga ibaiaren parkearen Iruñeko zatia

    Arga ibaiaren parkearen Iruñeko zatia

    Berez, ez da bide berde bat, baina hemen aipatzeko modukoa da.

    Ia 35 kilometroko ibilbidea egiten du Iruñerrian barrena —horietatik 12 hiriburuan bertan— eta bidean zehar ikus daitezke baratzeak, zubiak, errotak eta inguruko etxaldeetako abereak.

    Iruñerrian bazaude eta paseatzea gogoko baduzu, gustura ibiliko zara ibai bazterreko bide honetan.

    Ikusi Arga ibaiaren parke osoa

    Ver todo el parque fluvial del río Arga

Nafarroako naturgunerik bikainenak ezagutzeko bideak

Ikus ditzagun Nafarroako txokorik ederrenetan barrena egiten ahal diren ibilaldiak.

Bide asko dituzu aukeran; hortaz, ibilbide ospetsuenak proposatuko dizkizugu, eta ondoren besteetarako sarbidea eman.

Nafarroako naturgunerik bikainenak ezagutzeko bideak

Eta biderik hoberenak naturgune ederrenetan barrena

  • Iratiko oihana

  • Orreaga

  • Baztan eta Zugarramurdi

  • Bertiz

  • Bardeak

  • Urederra erreka eta Urbasa-Andia

  • Aralar

  • Erronkaribar-Belagua

Mendi-ibiliak Iratiko oihanean zehar

Abiapuntu nagusiak bi dira: Otsagabia (Zaraitzu) eta Orbaizeta (Aezkoa). Hona hemen bakoitzerako proposamenak:

Mendi-ibiliak Iratiko oihanean zehar

Orreaga zeharkatzen duten bideak

Orreaga kulturaren eta paisaiaren fusioa da.

Hango multzo arkitektonikoa zoragarria da transmititzen duen orekagatik, ingurunean osotara integratua baitago.

Edozein aldetara begiratuta ere, artea eta kolore berdea nonahi.

 
Orreaga zeharkatzen duten bideak
  • Orreaga zeharkatzen duten bideak

    Basajaunberroko oihana

     Ibilbide zirkular eta erraza da, ordubete baino gehixeagoan egiten dena, primerakoa familian egiteko. Kolegiatatik bertatik abiatzen da, eta nonahi ikus daitezkeen haritz eta pagoek are magia handiagoa ematen diote inguruari, non diotenez akelarreak egiten omen ziren. Azken zatia Donejakue bidea da, baina kontrako norabidean. Ikus hemen wikiloc-eko ibilaldia.
     

    Consulta la ruta en wikiloc
  • Orreaga zeharkatzen duten bideak

    Kalonjeen bidea

    Hauxe da kalonjeek kolegiatako hormetatik kanpo egiten ahal zuten ibilaldi bakarra. Multzo arkitektoniko osoaren ikuspegi ederra eskaintzen du; igarotzen da Errolanen iturritik, non -kondairaren arabera- zauritu zuten zalduna, eta Andre Mariaren iturritik, artzain batzuek Orreagako Andre Mariaren irudia aurkitu zuten lekua.

  • Orreaga zeharkatzen duten bideak

    Ibañetako gainera igotzea

    Zer iruditzen zaizu Donejakue bidearen zati bat egitea, baina alderantziz? Horixe da Ibañetako gainera igotzeko eta kolegiataren ikuspegi ederraz gozatzeko modurik egokiena. Beste aukera bat da Auritzeraino joan eta itzultzea.

  • Orreaga zeharkatzen duten bideak

    Aurizko bunkerren ibilbidea

    Historia maite baduzu, ibilbide horrek XX. mende gatazkatsuan kokatuko zaitu. Pirinioetako gailurretan ezarritako mugalerroari jarraituz, seinaleztatutako 3 xendatan barna aurkituko dituzu Espainiako Gerra Zibilean bertan planifikatutako lerro gotortuaren aztarnak. Ikus hemen ibilbideak.

    Consulta aquí las rutas

Baztan

Hona hemen antzinako ibar bat, non kondairak, natura eta folklorea bat diren. Harrigarriak dira hango lasaitasuna eta edertasuna; zure erritmora ezagutzeko aukera duzu bertako edozein bide hartuta.

Eta handik oso hurbil Zugarramurdi dago, sorginkeriaren aurkako prozesuengatik ezaguna, bai eta dituen leizeengatik ere; bada bide bat haietara joateko.

Izan ere, inguru horietan ez da deus ere falta.

Baztan
  • Baztan

    Xorroxingo ur-jauzia

    6,9 kilometroko ibilbide zirkularra, haurrekin joateko aproposa.

    Etxe tradizionalak, harrizko zubiak, pagadiak eta gaztainondoak izanen dituzu bidean lagun, Xorroxingo ur-jauzira iritsi arte. Ur-jauzi bikaina, atseden hartzeko inguru ezin hobea.

     

     Informazio gehiago wikiloc-en

    Más info en wikiloc
  • Baztan

    Pottoka urdinaren bidea

    Ibilbide zirkularra, ia 35 kilometrokoa, mugaz gaindiko Xareta eskualdean barrena, zeinak 3 leize batzen baititu: Urdazubikoak, Zugarramurdikoa eta Sarakoa (Lapurdin). Ibilbide horri “kontrabandisten bidea” ere esaten zaio, eta harrietan margotutako pottoka urdin batek seinaleztatua dago. Ez izutu, Nafarroako zatia 12 kilometrokoa besterik ez da. Informazio gehiago wikiloc-en

    Más info en wikiloc

Bertizko Jaurerriko Natura Parkea

Bertizkoa oso natura parke ikusgarria da: lorategi historikoa du, art déco eraikuntzak eta naturaz gozatzeko beste hainbat aukera. Hango bidezidorrei segituta oihanean sartzeko aukera duzu, bikain kontserbatutako oihan atlantikora; txunditua geldituko zara hango biodibertsitatearekin.

Eta inguru horiek ongi ezagutzeko ibilbide bat proposatzen dizugu. Ez ahaztu jatekoa eta edatekoa eramatea, orduak azkar igarotzen baitira Bertizko Jaurerrian.

Bertizko Jaurerriko Natura Parkea
  • Bertizko Jaurerriko Natura Parkea

    Iturburuko bidea

    Erraz egiteko moduko ibilbidea da; ez da 6,5 kilometrora iristen, eta desnibela 182 metrokoa da. Bertizko pista nagusitik abiatzen da, eta bidean platano arruntak, haritzak eta pagoak ikusiko dituzu. Bukaeran ur-jauzi txiki bat dago, Suspiroko ur-jauzia deitua.

    Artzaintzarekin eta ikazkintzarekin lotutako eraikinen arrastoak ere ikusiko dituzu, oihanaren erabilera tradizionalaren aztarnak. Informazio gehiago wikiloc-en

     

    Más info en Wikiloc
  • Bertizko Jaurerriko Natura Parkea

    Leurtzako urtegietako bidea

    Bertiztik oso hurbil, sorpresa atsegin bat. Pagadiz inguratutako urtegiak; antzinako kondairetatik atereak dirudite. Ibilbide errazei esker inguruko usadioak, animaliak eta landareak ezagutzen ahal dira. Gainera, mahai eta aulkiak daudenez, naturgune hau oso egokia da familientzat. Informazio gehiago wikiloc-en

    Más info en Wikiloc

Errege Bardeako Natura Parkea

Oso ingurune berezia da, basamortu batean baitzaude Pirinioetatik 120 kilometro baino gutxiagora. Pentsatzen ahal duzunez, hemen ez dizugu hitz eginen oihan trinkoez edo ur gardeneko errekez.

Hemen natura bestelakoa da. Idorra, gorria. Eta ikaragarri misteriotsua. Hiru bide ditu oinez ibiltzeko; ezagunenen laburpen bat eginen dizugu.

Errege Bardeako Natura Parkea
  • Errege Bardeako Natura Parkea

    Castildetierrako tontorra eta Las Cortinasko sakana

    Aisa egiten da; kilometro bat pasatxo du eta dena zelaia da. Hori bai, eraman ura eta txanoa, hemen eguzkiak gogor jotzen baitu. Zer ikusiko duzun: ingurune basatiak, ilargiko paisaiaren gisako formazio zoragarriak, eta mugarik gabeko eremu zabala. Informazio gehiago wikiloc-en

    Más info en Wikiloc
  • Errege Bardeako Natura Parkea

    Frailerako bidea

    Bardea Beltza basamortuko Fraile tontorrera igotzen da bide hau. Erdi Aroko gotorleku baten aztarnak ikusiko ditugu, eta paisaia liluragarriez gozatuko dugu. Informazio gehiago wikiloc-en

    Más info en Wikiloc

Urbasa-Andia parke naturala

Urbasa eta Andia mendilerroek mendigune karstiko bat osatzen dute, 1.000 metroko altueran kokatua. Bertan, oihanak nahiz abereak bazkatzeko larreak tartekatzen dira, paisaia zoragarria osatuz. Mendetan zehar hor ibili dira ehiztariak, artzainak, egurketariak eta ikazkinak; gaur egun, baditu hainbat bide eta xenda inguru horiez gozatzeko. Bide horietako bat da Nafarroako ibilbiderik ezagunena agian –egia esan, mendilerroaren magalean dago–; bai, asmatu duzu, Urederraren iturburua.

Baina badira gehiago ere...

Urbasa-Andia parke naturala
  • Urbasa-Andia parke naturala

    Urederraren iturburua

    Urbasa-Andia parke naturaleko mendigune karstikoan sortutako akuiferoaren irteera naturala da. Bideak 6 km pasatxo ditu (joan eta etorri), eta turkesa koloreko errekari jarraitzen dio (bai bai, turkesa). Errekaren putzu eta ur-jauzi txikiak ikusi ahala, txunditua geldituko zara. Info gehiago

    Iturburuari buruzko argibide gehiago
  • Urbasa-Andia parke naturala

    Mendizaleen ibilbidea

    Ziur aski, Urederraren iturburua jada ezagutzen duzunez, oihan betean dagoen beste ibilbide batez mintzatuko gara.

    Ingurune magikoa da: 20 metro baino gehiagoko pagoak daude han, eta forma bitxiak dituzten beste batzuk ere bai –agian urpeko ontzi bat, edo herensugea, edo onddo erraldoia–; horregatik esaten zaio “Urbasako pagadi liluragarria”. Informazio gehiago wikiloc-en

    Mas info en Wikiloc
Aralarren barrena ibiltzeko bideak

Aralarren barrena ibiltzeko bideak

Mendigune karstiko handia da Aralar, eta bertan ikus ditzakegu haran itxiak, muinoak, lapiazak, leizeak, larre berdeak eta pagadi zabalak. Euskal mito eta kondairen lurraldea da, eta aztarna megalitikoak ere ugariak dira. Trikuharriak eta harrespilak ikusiko dituzu, lurralde honetan jendea duela milaka urte bizi denaren lekuko.

  • Larraunen iturburua Iribas: Iribasko iturburuak ezagutzeko ibilaldi erosoa. Bidean zehar errekak eta landarediak osatutako txoko ederrak ikusiko dituzu. Aralarren, kareharrizkoa baita, ura iragazten da, eta emaitza magiko hau eskaintzen digu. Ibilbidea zirkularra da, eta bi iturburu ikusteko aukera ematen digu: Aitzarreta, Ertzilla errekaren sorburua, eta Basakaitz, Larraun erreka sortzen den lekua. Ikus hemen wikiloc-eko ibilaldia

  •  
Aralarren barrena ibiltzeko bide gehiago

Mendi-ibiliak Erronkaribar-Belaguan

Nafarroako Pirinioetako beste eremu bikain bat. Ingurune menditsua da, eta nagusi dira pagoak, izeiak, pinuak eta haritzak.

Ibar ezin hobea da mendi-ibiliak familian egiteko, mota guztietako jendearentzat egokiak diren bidezidor ugari baititu. Eta horietako batzuez mintzatuko gara.

  • Artikomendia: 10,5 kilometroko ibilbidea, hiru geldialdi interesgarri egiteko aukera ematen duena: Ibonaren haitzuloa, Belabarzeko ur-jauzia eta estilo erromanikoko hainbat zubi.                    
                  

  • Zemetoko bidea: 4,5 kilometroko ibilbide zirkularra da, eta Belaguako aterpetik hasten da. Eremu karstikoaren eta larre handien arteko kontrasteaz gozatzeko aukera ematen du. Eta begiratokira iritsitakoan, ikuspegia bikaina da.                     

  • Dronda-Bagomalta: ibilbide zirkularra da, erraz eta familiarekin egiteko modukoa. 5 km inguru ditu, eta aukera emanen dizu Belaguako oihanaz gozatzeko.                      
     

Bide gehiago Erronkaribar-Belaguan barrena ibiltzeko
Mendi-ibiliak Erronkaribar-Belaguan
Haritz arteko bideak

Haritz arteko bideak

Zuhaitz ederrak dira, batzuk ehunka urtekoak eta beste batzuk milatik gorakoak. Haritz batzuek forma bitxiak hartu dituzte, eta beste batzuk berriz ikaragarri handiak dira; aho zabalik utziko zaituzte. Hona gure gomendioak:

​​​​​​​​​​​​​​

Erraz eta gozatuz egiteko beste ibilbide batzuk

Erraz eta gozatuz egiteko beste ibilbide batzuk

Nafarroako mendi-ibilien atala osatzeko, azken proposamen batzuk eginen ditugu, familian, lagunekin edo bakarka ongi pasatzeko aproposak.

Hona hemen gure proposamenak:

OTRA FORMA DE CAMINAR

Nafarroan ibilketa nordikoa egiteko zentroak

Ibilketa nordikoa modan dago eta indarra hartu du Nafarroan. Baina jarduera hau bi makilekin ibiltzea baino askoz gehiago da... Ibilketa nordikoa bizimodu bat da, egokia bidaiatu eta aldi berean euren burua zaindu nahi dutenentzat.

Mota honetako mendi-ibiliak eginda, gorputz osoa mugitu eta, bide nabar, gure lurraldearen historia eta kultura- eta paisaia-ondare aberatsa ezagutuko dituzu.

Zentro bakoitzak hainbat ibilbide ditu, zein den norberaren maila. Bide berdeak eta urdinak hasiberriendako dira, eta gorriak eta beltzak teknika menderatzen dutenentzat.

Animatuko zara?

Nafarroan ibilketa nordikoa egiteko zentroak
Nafarroan ibilketa nordikoa egiteko zentroak

Ziur entzuna duzula Donejakue bidea Nafarroatik sartzen dela penintsulara. Bai, ezta?

Beno, agian hau ez duzu bidea osorik egiteko une egokia, baina zatiren bat eginen zenuke, ezta hala? Izan ere, jakin-mina duzu erromesak zer sentitzen ote duen. Tira, bada, hemen dituzu Donejakue bideko Nafarroako zatian ibiltzeko aukera guztiak. Beharbada gogoa piztuko zaizu eta hortxe joanen zara gaur edo bihar Santiagoraino.

Inaziotar bidea

Inaziotar bidea

Hau ere bide historikoa da, baina agian ez hain ezaguna. Inazio Loiolakoak 1522an, konbertsio espiritualaren ondoren, egin zuen bidaian oinarritzen da. Azpeititik abiatu zen, eta Kataluniako Manresa herriraino iritsi zen; handik Jerusalemerako itsasontzi bat hartzea zuen asmoa.

Bada, ibilbidea osatzen duten 27 etapetatik 2 Nafarroako erdialdetik eta hegoaldetik igarotzen dira, Genevilla, Lapoblación, Cortes eta Tuteratik igaroz, besteak beste. Bidea aipatu dizugu, agian Inazio erlijiosoak botak jantzi eta zorroa bizkarrean hartuta ateratzera inspiratuko zaituela eta...

Hona hemen Inaziotar Bidearen gaineko informazio guztia

Ibilbide luzeak eta mendi garaietara igotzea

Zaila aukeratzen, ezta?

Asko dago deskubritzeko, badakigu. Hoberena da ez estutzea, eta ibilbideak pixkanaka aukeratzen joatea, hor egonen baita Nafarroa gero ere; urteko edozein sasoitan etortzen ahal zara. Eta nahi duzun guztietan itzuli, jakina.

Naturako ibilbide gidatuak

Utzi tokiko profesionalei zu gidatzen, bidexka horiek eta askoz gehiago ezin hobeki ezagutzen baitituzte.

Bisita osatzeko planak

Gogoko dituzu bizikletaz ibiltzea eta abentura ere?