Nafarroako BTT guneak

Nafarroako BTT guneak

Erabateko askatasunaren sentsazioa bizi nahi duzu ingurune pribilegiatu batean eta bi gurpilen gainean?

BTT guneak

Nafarroan, mendiko bizikleta modan dago.

Taldeka, bikoteka edo banaka... Izan ere, hemen aire zabaleko kirola egitea luxua eta bizioa da gurpilen gainean adrenalina hustu behar dutenentzat.

Ezagutu gure paisaiarik onenak gurpil gainean, haritzez eta pagoz osatutako oihan idilikoen, mendiko belardien, harkaitz txundigarrien, zereal-zelaien eta mahastien, basamortuen eta eskandaluzko amildegien artean, baita derrigor ikusi behar dituzun elementu kulturaletara hurbiltzen zaituzten ibilbide guztiak ere.

Bizikletentzako 3.000 km baino gehiago, maila guztietako ehunka bide seinaleztatutan banatuta eta eskualde osoan zehar sakabanatuta daudenak.

Jarraian deskribatuko dizkizugu:

  • Erdi Aldea BTT gunea

    Bizikleta da Nafarroako erakargarritasun handiak ezagutzeko modurik onena, hala nola Erriberriko gaztelua, Uxue, San Martin Unx edo Gares.

    Bada, hori posible da gunean behar bezala seinaleztatutako 46 BTT ibilbideei esker, maila guztietarako. Horietako batek, perimetroko ibilbideak, Erdialde osoa zeharkatzen du, proiektuan parte hartzen duten herriak elkartuz 7 etapatan.

    Ez duzu jakinen nondik hasi.

    Ezagutu Erdialdea zure BTTan
  • Lizarraldea BTT gunea

    2.200 kilometro baino gehiago ditu, eta Penintsula osoko BTT gunerik zabalenetako bat da. Eta, ondorioz, maila guztietarako ibilbideak ditu: amateurrak, familiendakoak eta txirrindulari eskarmentudunendakoak.

    Bertako bideetatik Nafarroako paisaien dibertsitatea ikusten ahalko duzu, Urbasa-Andia parke naturala, errege altxonbideak, Donejakue bidea edo Vasco-Navarro trenbideko bide berdea.

    Eremu horretan, 7 harrera-zentro daude, zerbitzu anitzekin: dutxak, bizikletak konpontzeko tailer txikiak eta kitak, eta BTT guneari eta haren ibilbideei buruzko informazioa.

    BTTa gustatzen bazaizu, Lizarraldeak zure itxaropenak gaindituko ditu.

    Klikatu hemen gune honetako informazio gehiago izateko
  • Irati BTT gunea

    Sentitu erabateko askatasuna ingurune pribilegiatu honetan. Gune honek 16 BTT pista eskaintzen ditu maila guztietarako.

    BTT ekimen hau Iratiko ibar guztien proiektu baten parte da: Zaraitzu eta Aezkoa Nafarroan eta Zuberoa eta Garazi bestaldean. Izan ere, zer dakite mendiko bizikletek mugei buruz? Helburua bizikletaz ibiltzea da, eta zenbat eta leku gehiagotan, orduan eta hobeki.

    Beraz, gozatu bizikletaz ibil ditzakezun kilometroez (400 pasatxo) eta ongi ezagutu Irati eta bere ingurua.

    Eta ez ahaztu harrera-zentroetan konponketa txikiak egin ditzakezula zure bizikletan, alokatu ere egin dezakezula bat behar baduzu, eta inguruari buruzko informazio guztia eskura izanen duzula. Hauek dira:

    • Irati-Abodi mendi gunea eta Iratiko etxeak, Zaraitzun

    • Arrazola, Aezkoan

    • Iratiko etxolak, Zuberoan.

    Irati BTT guneari buruzko informazio gehiago
  • Eremua, BTT eta Trail zirkuitua

    Beste zirkuitu polit bat, oihan artean, kasu honetan Esteribarren.

    Bizikletaz edo lasterka egin dezakezu. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, natura oparoa lagun izanen duzu 12 ibilbideetan. Harrera zentroa Zubirin dago eta ibilbideen abiapuntuak Zubiri eta Eugi dira.

    Beraz, bidezidor berriak ezagutu, bizikletarekin bizkortasuna irabazi edo mendiko lasterketa baterako entrenatu nahi baduzu, Eremua leku ezin hobea da zuretzat.

    Begira zain dituzun ibilbide guztiak
  • paisaje verde con embalse y chico en bicicleta

    Espacio BTT Bizibide

    Lesaka, una localidad cercana a los Pirineos, cuenta con un espacio BTT con 3 recorridos de enduro y 2 de cross country. Se trata de rutas de entre 27 y 38 km y que superan los 1000 metros de desnivel.

    Su centro de acogida cuenta con los servicios de duchas y vestuarios del polideportivo local y además, dispone de aparcamiento gratuito, zona de autorreparación, zona de lavado de bicicletas, guardabicis y spa, un paraíso para cualquier persona aficionada a la bicicleta.

    ¿Te atrevs a rodas por estas escarpadas laderas? la adrenalina está garantizada.

    Más info sobre el espacio de BTT Bizibide de Lesaka
  • Bidankoze BTT

    Bidankozeko bidezidorretan 5 BTT ibilbide dituzu eskura, Erronkariko eremu hau zure erritmoan ezagutzeko.

    Desnibelek, distantziek eta gustu guztietarako zailtasunek Pirinioetan murgiltzea errazten dute, baita abelbide batean pedalei emateko aukera ere: Erronkariarren errege altxonbidea.

    Herriaren sarreran harrera-gunea aurkituko duzu, eta bertan, beharbada, eskalada-zaleak ere aurkituko dituzu, eskaladako materiala prestatzen.

    Kontsultatu ibilbideak eta aukeratu zurea
  • Montejurra Bizi

    Ezagutu Lizarrerriko mendi mitikoenetako bat, Montejurratik igarotzen diren 3 ibilbide seinaleztaturen bidez. 1.045 metroko garaiera duen tontor bakarti bat da. Haren profila inguruko bereizgarrienetako bat da, eta, horregatik, jendeak argazkitan harrapatu ohi du. Gainera, karlistaldietan balio estrategiko handia izan zuen.

    138 kilometrotan zehar, ametsetako bidezidorretatik, pasabide zailetatik, arteen arteko jaitsiera bortitzetatik eta zure teknika eta forma fisikoa proban jarriko duten igoera gogorretatik ibiliko zara.

    Mendigune ezin hobea da gozatzeko eta zure buruari desafio egiteko

    Montejurra Bizi-ri buruzko informazio gehiago
  • Espacio Bizibide Lesaka

    Lesaka, una bonita localidad cercana a los Pirineos, cuenta con este espacio BTT con recorridos de entre 27 y 38 km que superan los 1000 metros de desnivel.

    Dispone de centro de acogida, un polideportivo y diferentes servicios como aparcamiento gratuito, duchas y vestuarios, zona de autorreparación, zona de lavado de bicicletas, guardabicis y spa, un paraíso para cualquier persona aficionada a la bicicleta.

    ¿Eres lo suficiente valiente para seguir adelante en estas escarpadas laderas?

    Más info sobre Espacio BTT Bizibide

Nafarroa bizikletaz ezagutzeko beste ibilbide batzuk

Bizikleta gustatzen bazaizu, jakizu Nafarroa primerako lekua dela pedalei eraginez ezagutzeko; izan ere, anitz aukera daude txirrindulari mota guztientzat.

Orri honetan, informazio ugari duzu: aukera horien azalpena, BTTko gidari profesionalekin egiteko planak, ibilbideak kalkulatzeko tresna eta baita gurpil zulatu bat konpontzeko modua ere.

Nafarroa bizikletaz ezagutzeko informazio guztia