NAFARROAKO EZINBESTEKO IBILBIDEEN APLIKAZIOA

Deskargatu aplikazioa eta informazio erabilgarri guztia izanen duzu Nafarroan ezin galduzkoak diren ibilbideak egiteko: kokapena, iraupena, profila, mota eta ibilbideak deskargartzeko aukera konexiorik ez baduzu.

Denetariko bidexkak, jende mota guztiendako modukoak

Ezin duzu esan Nafarroa ezagutzen duzula harik eta bertako bideetan oinez ibili arte. Eta benetan diogu hori. Naturaz gainezka dago lurralde hau, eta hona etorri eta ez badituzu botak janzten, bertako aukerarik zoragarrienetako bat galduko duzu.

Beraz, aprobetxatu eta egin ibilaldi bat antzinako haritz eta pagoen artean, gure Bide Berdeetan edo ibai, iturburu eta urtegien alboetatik: zalantzarik gabe, plazer xume eta atsegina izanen da!

Denetarikoak eta jende mota guztiendako modukoak ditugu. Hortaz, ez dago inolako aitzakiarik bideari ekiteko.

Jarraian eskualdeka aurkeztuko dizkizugu, iparretik hegora:

 

Baztan eta Bidasoa

Cascada de Xorroxin
Mendizaleak
Roble milenario

Plazaola, Sakana eta Ultzama

Nafarroako Pirinioak

​​​​​​​ORREAGA/RONCESVALLES

VALLE DE AEZKOA

VALLE DE SALAZAR

VALLE DE RONCAL-BELAGUA

VALLE DE ARCE

Bosque otoñal con pareja de senderistas
Cascada
Pueblo de Nagore y embalse

Zangozerria eta Pirinioaurrea

Iruñerria

Argaren ibai-parkea
Senderitas por el monte hacia los molinos eólicos

Nafarroako Erdialdea: Erriberri eta eskualdea

Lizarraldea

Urederraren iturburua
Txirrindulari taldea Errege Bardean barna

Nafarroako Erriberan

Mendi-ibiliei buruzko informazio guztia

Eta Nafarroako bide berdeak eta bidexkarik onenak ezagutu nahi badituzu, gure naturaren tokirik ederrenak ikusteko –Irati, Baztan, Bardea, arroilak, leizeak, Aralar eta Urbasa-Andia mendiak...–, begira ezazu mendi-ibilien web-orrian, han xehetasun guztiak ematen baititugu.

Ikusi mendi-ibilien web-orria
Erromesak Iruñeko harresien aitzinetik igarotzen

Zaila aukeratzen, ezta?

Asko dago deskubritzeko, badakigu. Hoberena da ez estutzea, eta ibilbideak pixkanaka aukeratzen joatea, hor egonen baita Nafarroa gero ere; urteko edozein sasoitan etortzen ahal zara. Eta nahi duzun guztietan itzuli, jakina.

Naturako ibilbide gidatuak

Utzi tokiko profesionalei zu gidatzen, bidexka horiek eta askoz gehiago ezin hobeki ezagutzen baitituzte.

Bisita osatzeko planak

Gogoko dituzu bizikletaz ibiltzea eta abentura ere?